NBEren Agenda 2030 eta Eskolako Agenda 2030
2015ean NBEk Agenda 2030 argitaratu zuen, bertan gure planeta leku hobea bihurtzeko helburuen zerrenda agertzen zelarik.
ZER DA AGENDA 2030?
Agenda 2030 NBEk 2015ean argitaratu zuen agenda da. Bertan, gure planeta leku hobea bihurtzeko landu behar ditugun helburuen zerrenda agertzen da. Helburu horiek 17 dira eta Garapen Iraunkorrerakoko Helburuak (GIH) deitzen diegu: besteak bete, pobrezia desagerraraztea, natura zaintzea planeta zaintzeko, ekonomia aldatzea guztion oparotasuna ziurtatzeko…
​
Erronka munduko pertsona guztiei zuzenduta dago eta jomuga gisa 2030 urtea dugu helburu hori betetzeko. Misio handia da.
ZER DA ESKOLAKO AGENDA 2030?
Hezkuntza komunitate jasangarriagoa lortzeko bidean aurrera egiteko programa da.
​
Programa honen helburua da ikasleak, familiak, irakasleak ea ikastetxeko beste langileak inplikatzea gure ingurunea eraldatzeko eta jasangarriagoa izateko erronkan, eragiten diguten ingurumen arazoak identifikatuz eta modu aktiboan aurre eginez.
Hori guztia, NBEren Batzar Orokorrak 2015ean onartutako Agenda 2030eko Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) esparruan.
GIH BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHI?
Jo ezazu NBEko webgunera